sábado, 30 de octubre de 2010

Urriko Jaiak Mallabian

Ostiralean eman zitzaien txupinazoarekin Mallabiako Urriko Jaiei hasiera. Hiru eguneko jai borobilak antolatu dituzte baina egun handiena, dudarik gabe larunbatekoa izango da.
Mallabia Futbol Tadeak eskolarteko futbito txapelketa eta saskibaloikoa antolatuko ditu zapatuan eskolako frontoian. Honez gain, paintballean aritzeko aukera eskainiko dute goizean eta baita arratsaldean ere futbol zelaian.
Gauean, Esne Beltza, Gatillazo,Des-kontrol eta Kop taldeen kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Gauak goizaldera arte luzatzeko aukera izango da, Izar Gorri elkarteak goizaldeko 05:00etan txorizo pintxoak banatuko baititu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario