| |
| |
Urriak 7 eta 11 arteko asteburuan izango da
Hamar garagardo desberdin dastatu ahalko dira, eta azoka plazako giroa alaitzeko egunero musika emanaldiren bat izango da
Garai honetan izaten da Munichen (Alemania), Bavariako hiriburuan, mundu osoan ezaguna den Oktoberfest garagardo festa handia. 200 urteko ibilbidea du jada azoka honek eta urtero sei milioi bisitari inguru izaten ditu. Alemaniako jaialdi erraldoiaren urrutiko oihartzun bezala, era xumean egingo da II. Garagardo Azoka, urriaren 7tik 11ra. Bertan Merkatari Elkarteak eat Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatu dute festa Udalaren laguntzarekin.
Ia 600 lagunentzako eserlekuak egongo direla eman du jakitera eta azokaren ordutegia ostegunetik igandera 20:30etatik goizeko 02:00ak artekoa izango da. Astelehenean, hilaren 11n, Mus Txapelketa denez, 15:30etan irekiko ditu ateak azokak: "Txapelketari indar gehiago emannahi izan diogu aurten eta sari hobeak jarri ditugu aurreneko lau bikoterentzat". Mus Txapelketan parte hartu nahi dutenek, ISB tabernan edo egunean bertan eman dezakete izena eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. |
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario