UNEA IRITSI DA!!!Urriak 16 Ordizia!
Gaur jaialdi historiko eta mundiala ospatuko da Ordizian. Eskoziatik kanpo Europan egingo den eskoziar kultur erakustaldirik haundiena Euskal Herrian izango da. Horretarako Eskoziatik 100 bat lagun etorriko dira baita beste herrialdeetako ordezkariak ere. Egun osoan zehar Highland Games( herri kirolak) izango dira. Herri kirol horietan hainbat herrialdek hartuko dute parte, Japonia, Alemania, Australia, Norbegia, Belgika, Eskozia eta Euskal Herria izango dira leihan. Ikusgarria izango da!
Ondoren, Autodeterminazioaren aldeko ekitaldia izango da. Haurrentzako gunea ere izango da, bertan Pirritx eta Porrotxen aktuazio bikaina ikusi ahalko dute txikienek. Gau partera hainbat kontzertu izango dira, besteak beste Berri Txarrak euskal talde mitikoa.
Besterik gabe, animatu zaitezte jaialdi historiko honetara!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario