Azaroaren 6an "Katu Baltz" gaua ospatuko da Lekeition.
Herriko komertzioek ere parte hartzen dute herria eta herritarrak giroan sartzeko asmoan.
Erakusleiho asko ikusten dira Katu Baltz Egunerako bereziki apainduta.
Gainera, egindako lanagatik, saria jasoko du erakusleihorik onenak.
Txorimaloak eta kalabazak ipini zituzten botikara sartzen zirenei ongietorria emateko.
Erakusleihoak bakarrik ez, tabernen artean ere, hoberen apaindutakoari saria emango zaio zapatu
gauean.
Mozorroekin batera, musika eta dantza izango dira hilaren 6an eguneko protagonistak;
besteak beste, sorgin, baserritar edo katu jantzita aterako dira lekeitiarrak kalera.
Besteak beste honako ekintza hauek burutuko dira egun eta gau guztian zehar:
Kloti sorginaren pregoiarekin hasiko dute eguna Eskolapeko limoiondoan.
Trikitilarien eta panderojoleen laguntzarekin, herriko kaleetatik kalejira egingo dute,
eta orduan emango diote ondoen apaindutako erakusleihoari oparia.
Arratsaldean umeentzat ipuin kontalaria egongo da eta gauean kontzertuak. Gau guztian parranda bikaina egongo da Leikeitioko kaleetan!!
ANIMATU!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario