miércoles, 10 de noviembre de 2010

GUZUR ARETXAK 25 URTE!!!



Guzur Aretxa kultur elkarteak 25 urte bete ditu bere ibilbidea hasi zuenetik, eta asko dira mende laurden honetan elkarteak herriari eskainitako ekintzak, hala nola San Juanak, Ihauteriak, Santa Ageda eta abar. Hori guztia ospatzeko, elkarteak egitarau oparoa antolatu du azaroaren 8tik 14ra bitartean.

Elkartearen ibilbidearen historiari begirada bat emango dion hitzaldi batekin hasiko da egitaraua, eta, besteak beste, mahai-inguruak, antzerkia, lehiaketa eta emanaldiek osatuko dute aste kulturala.
Hala ere, berebiziko eguna azaroaren 13a izango da. Fredi Paia eta Arkaitz Estiballes bertsolariak protagonista izango diren bertso-bazkari batek eta kontzertuz jositako jaialdi batek osatuko dute jardunaldia. Horretarako, Iturrondo plazako karparen azpian, Lorebeltz, Siroka, Powerages (AC/DCri tributoa), Doctor Deseo (2010eko azken kontzertua gonbidatu bereziekin), Soziedad Alkoholika eta Esne Beltza taldeek joko dute.
Urteurreneko astea behar bezala amaitzeko herriko etorkizunari eskainiko zaio eguna. Azaroaren 14an, etxeko txikiak izango dira protagonista eta umeentzako jolas eta tailerrekin eta Txan Magoaren ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario