0ngi etorri Euskal Herriko txokoetako asteburuetako amaraunera. Asteburuetako planak proposatuz, hainbat herri igaroz armiarmak egin ohi duen gisan sare erraldoi bat osatuko dugu gure mapatxoan.
lunes, 29 de noviembre de 2010
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Iritsi da aurten ere Durangoko azoka. Larunbatean(abenduak 4) irekiko ditu ateak Landako erakustazokak eta abenduaren 8an itxiko dute. Aurtengoa 45.urtea da durangoko azoka martxan jarri zenetik. 45.azoka honetan bi protagonista berezi, EROTISMOA ETA KURDISTAN.
Batzuek asteburu luzea izango duzue, beraz badakizue Durangotik bueltaxka bat egitea ez litzateke gaizki etgongo, ezta?
Euskal literatura eta euskal musikagintza oinarri hartuaz gozatu ezazue azokatik pasatzen zareten guztiok!!!
sábado, 27 de noviembre de 2010
Elkartasun Eguna Tolosan
Gaur ospatuko da Tolosan Elkartasun eguna. Egun guztian zehar izango da festa. Goizetik hasita, haur jolasak, dultzaineroak, trikitilariak, herri bazkaria. Arratsaldeko 6.30etan manifestazioa izango da eta eguna borobiltzeko gauean hainbat kontzertu izango dira. Besteak beste, Betagarri, Ze esatek, Egurra ta Kitto...
Herri bazkarirako eta kontzertutarako sarrerak Tolosaldeko ohiko tabernetan egongo dira salgai!!
ANIMATU!!!
jueves, 25 de noviembre de 2010
Zer diyon? antzezlana Zarautzen
Itzuruno uhinak Zumaiako antzerki taldearen Zer diyon? antzezlana ikusgai izango da azaroaren 27an, iluntzeko 21:00tan, Zarauzko Lizardi antzokian.
Itzuringo uhinak, Inaxio Tolosaren zuzendaritzapean, zazpi emakume zumaiarrek osatutako taldea da, eta beraien bizipenetatik abiatutako istorioak kontatuko dituzte antzezlan honetan.
Luisa Mari Aristondo, Loli Aramendi, Ixabel Dorronsoro, Mari Carmen Etxabe, Arantxa Ostolaza, Nekane Soraluze eta Itziar Odriozola dira Itzurungo dira zazpi aktoreak. Zazpiak zumaiarrak, zazpiak emakumeak. Antzezlan honetan, emakumeen munduak azken 50 urte hauetan eman dituen aldaketak kontatzen dira.
Sarrera: 5 €
lunes, 22 de noviembre de 2010
MUS TXAPELKETA URRUñAN(LAPURDI)
domingo, 21 de noviembre de 2010
SAN NIKOLASAK-TELETHON GETARIAN
2010KO SAN NIKOLASAK – TELETHON
Abenduaren 3, 4 eta 5ean Getarian ( LAPURDI) telethonaren kari San Nikolasak ospatuko dira Pilota plazan, aterbe berotuan, Getariako gazteriak antolaturik.
sartzea urririk
3an ostiralez :
Arr. 9etan: WESTERN GAUA
THE SMILING BOOTS (Country dantza iniziazioarekin)+ DOUBLE JACK’S kontzertuan
4an larunbatez:
Arr.2etan: Ibilaldia herrian / idazmahaien estreinaldia
Arr.4etan : pilota desafioa
Arr.7etan : Aperitifa
Arr.8.30etan : Esne Xerri afaria, Bidekoak alaiturik
Urdaiazpiko-piperrada, esne xerria, babarrun xuriak, gasna, pastiza, arnoa, kafia, dijestiboa
Prezioa : 20 € / Izen emaiteak Turismo bulegoan azaroaren 26a aintzin (05.59.26.56.60)
5ean igandez :
Eguerditan : GETARIA dantza taldeko haurren ikusgarria
Eguerdi t’erditan : Aperitifa Herriko etxeak eskainia
Arr. 3.30etan : GOAZEN dantza ikusgarria
Talo saltze egun osoan.
Abenduaren 3, 4 eta 5ean Getarian ( LAPURDI) telethonaren kari San Nikolasak ospatuko dira Pilota plazan, aterbe berotuan, Getariako gazteriak antolaturik.
sartzea urririk
3an ostiralez :
Arr. 9etan: WESTERN GAUA
THE SMILING BOOTS (Country dantza iniziazioarekin)+ DOUBLE JACK’S kontzertuan
4an larunbatez:
Arr.2etan: Ibilaldia herrian / idazmahaien estreinaldia
Arr.4etan : pilota desafioa
Arr.7etan : Aperitifa
Arr.8.30etan : Esne Xerri afaria, Bidekoak alaiturik
Urdaiazpiko-piperrada, esne xerria, babarrun xuriak, gasna, pastiza, arnoa, kafia, dijestiboa
Prezioa : 20 € / Izen emaiteak Turismo bulegoan azaroaren 26a aintzin (05.59.26.56.60)
5ean igandez :
Eguerditan : GETARIA dantza taldeko haurren ikusgarria
Eguerdi t’erditan : Aperitifa Herriko etxeak eskainia
Arr. 3.30etan : GOAZEN dantza ikusgarria
Talo saltze egun osoan.
sábado, 20 de noviembre de 2010
Ormaiztegiko San Andresk!!!
OSTEGUNA 18
-16:00 Punttu txapelketa jubilatu elkartean
OSTIRALA 19
-23:00 D-Pintxos, Skapando eta Potemkin taldeen kontzertua txosnetako karpan.
LARUNBATA 20 (elegante eguna)
-12:00 Lagun taldeen bilkura
-14:30 Elengante bazkaria. Ondoren herritarrentzako mus txapelketa kiroldegian.
-16:30 Zumalakarregi museoak antolatutako ginkana.
-23:00 Unsain taldearekin dantzaldia herriko plazan.
IGANDEA 21
-11:00 Artisau erakusketa
-12:00 Emakumeen proba
- 12:30 Meza. Ondoren, Aintziñe gozotegiaren eta Elosegi ardotegiaren eskutik jakiak eta edariak dastatzeko aukera izango da
- 19:00 Pirritx eta Porrotxen "ongi etorri pupu eta lore" ikuskizun berria, kiroldegian.
AZAROAK 26
-18:00 Ikurriña altxatzea eta suziriaren jaurtiketa 2010. urteko jaiei hasiera emanez, buru-handiek alaituriko giroan herriko emparantzan. Txindata musika eskolako trikitilari taldeak alaituko du giroa.
-19:00 Konzentrazioa "eskubide guztiak guztiontzat" lelopean.
-22:30 Kontzertuak txosnetako karpan. Emon, Egurra ta kitto eta Trikizio.
AZAROAK 27 (mozorroen eguna)
Egun guztian girorik onena jartzen duten taldeentzako sariak egongo dira.
-12:00 Haurren danborrada herriko kaletan zehar, "los incansables" txarangaren laguntzaz.
-Mozorrotutakoen lagun taldeen bazkaria zubipe kiroldegian.
-22:30 "Ingo al deu" taldearekin dantzaldia txosnetako karpan.
-23:00 Drindots taldearekin dantzaldia herriko emparantzan.
AZAROAK 28
-Egun guztian zehar haurrentzako parkea zubipe kiroldegian.
-11:00-14:00 Ormaiztegiko XXIV. odolki lehiaketa.
12:00 Ormaiztegiko Odolki osagaitzat duten plateren XI sukaldaritza lehiaketa.
12:00 Ardo dastaketa
18:30 Goruntz dantza taldearen saioa, zubipe kiroldegian.
AZAROAK 29 (haurren mozorro eguna)
-Egun guztian zehar haurrentzako parkea zubipe kiroldegian
-17:30 Haurrentzako merienda, guraso elkartearen laguntzarekin
-19:00 Sasi-pilotaren txapelketako finala.
-23:00Helduen danborrada herriko kaletan zehar, txarangaren laguntzaz.
AZAROAK 30 (SAN ANDRES eguna)
-11:30 Herriko txindata musika eskolako txistularien goiz eresia, herriko kaletan zehar.
-12:00 Ormaiztegiko "urmaiz" abesbatzak abesturiko meza nagusia ormaiztegiko zaindaria dugun Ander Deunaren omenez eskainia
-Jarraian, udalak eskainitako hamaiketako Baso-Txulo elkartearen laguntzaz herriko emparantzan
13:15 Herri kirol jaialdia herriko emparantzan
-19:00 Bertso jaialdia, zubipe kiroldegian (Amets Arzallus, Julio Soto, Aitzol Barandiaran eta Mailen Lujanbio)
2010. URTEKO ANDER DEUNAREN JAIEN AMAIERA
miércoles, 17 de noviembre de 2010
ZUGAren 5. urteurrena
Bost urte daramatzate Zumaiako gazteek lanean, 5 urte aisialdi eredu alternatiboa gauzatu eta gazte problematika lantzen, 5 urte sistema zirikatzen. Hauen asmoak, sistema kapitalista patriarkal honen aurka egiteko behar eta gogoak dira besteak beste. Horretan aritu dira azken bost urte hauetan eta 5 urte borobil hauek ospatzeko astebururako hainbat ekintza antolatu dituzte.
AZAROAK 19, ostirala:
22:00 - Bertso saioa.
Bertsolariak: Jone Uria, Miren Amuriza, Julio Soto, Iñaki Gurrutxaga, Beñat Gaztelumendi eta Iñigo Manzisidor "Mantxi".
Gai-jartzailea: Markel Peñalba
AZAROAK 20, larunbata:
10:30 - Eztabaida
14:00 - Bazkaria (tiketak Metro eta Inperren salgai. Begetarianoek aurrez abisatu)
jarraian... denok kantura!
18:30 - SKANDALUE elektrotxarangarekin poteoa
22:00 - Kontzertuak: ZE ITEYU!, SEXPLOTION TRIKIHOTS eta gero... KARAOKIA!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)