0ngi etorri Euskal Herriko txokoetako asteburuetako amaraunera. Asteburuetako planak proposatuz, hainbat herri igaroz armiarmak egin ohi duen gisan sare erraldoi bat osatuko dugu gure mapatxoan.
HATXE-MAN izango da 2010eko Bertso Parrandako finala, hilaren 30ean Azpeitiko Gaztetxean. Hiru kanporaketa izan ziren eta ondoren bi finalaurreko eta azkenean HATXE eta MAN taldeak izango dira Azpeitiko gaztetxien buruz buru.
Abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra egunero izango dira filmak ikusgai Azpeitiako San Agustinpe kultur gunean. Haur eta helduentzako aukera anitza egongo da. Gainera dohainik.
Hilaren 29an ospatuko da Euskal Selekzioa eta Venezuelako Selekzioaren arteko norgehiagoka. Gaueko 20:45tan hasiko da Katedralean. Aurrez kalejira eta aldarrikapenez bustiriko ekitaldia izango da.
"Nazio bat gara, lortu behar dugu, lortuko dugu"lelopean denok Bilbora!!!
Urtero legez, abenduaren 26an Soroperi eguna ospatuko da Zestoan. Egunari hasiera 9:00etan, Idiakaitz Txistulari taldearen dianak emango dio. Goizean zehar Barazki eta fruta lehiaketa, Urolako XIII. Ezti lehiaketa eta Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa izango dira. Horiez gain, talogileak, beste salmenta postu franko, trikitilariak... topatu ahal izango dira kalean. Gaztetxean babajana izango da eta arratsaldeko 17:00etan Kultur etxeko areto nagusian haurrentzat emanaldia. Frontoian, berriz, ekitaldi bikaina: pilota partidak, trontzalariak, harri jasotzaileak,...
Egunean zehar giro zoragarria izango dela dudarik ez dago, ezta eguna goizaldera arte luzatuko denik ere.
Abenduan, gabonak direla tarteko, ekitaldi ugari antolatu dituzte Ondarroan bertako udalak eta hainbat taldek. Abenduaren 25ean, esaterako, udalak Corrado Masacciren txotxongilo emanaldia iantolatu du arratsaldeko 18:00etan izango da. Hilaren 26 eta 27an, eta urtarrilaren 1ean eta 2an ere egongo dira emanaldiak. Sarrerak doan dira, baina turismo bulegoan jaso behar dira.
Asteburu honetan, abenduaren 25-28 bitartean, 3 filma ikusteko aukera izango da Eibarko Coliseo antzokian. Avatar. No es tan fácil eta Alvin y las ardillas 2.
Zinema gustoko baduzue eta filmak ikusteko ohiko lekuetara joateaz nazkatuta bazaudete asteburu honetan aukera bikaina duzue Eibarren.
Hona hemen Avatar filmearen aurrerapentxoa:
Abenduaren 18an, gaueko 22:00etan giza proba izango da Zestoako Plazan. Zumaiako aurraunlariak Zestoako mutilen aurka.
Zumaiako arraunlari taldeak botatako erronkari erantzunez, arituko da zestoar taldea, 3 plazako aldearekin. Taldeko zortzi mutilek 650Kg pisatu behar dute gehienez, bestela, pasatako kilo bakoitzeko 3Kg-ko gainkarga jarriko zaio 800Kg-ko harriari. 5.000€ daude jokoan.
1000 pertsonatik gora espero dira plazaN, beraz giro bikaina izango da eta seguruenez gauak luze joko du. ANIMATU!
Abeduaren 11kako larunbatean Iparraldeko probintzietan nahiko kontzertu emango dira xoko guztietan hala nola Azkainean (LAPURDI) eta Donapaulen (BAXE NAFARROA).
AZKAINEKO KILIKA GAZTETXEAN:
ELEKTRO GAUA gaueko 10 etatik goiti Panda valium taldeawww.myspace.com/pandavalium
DONAPAULEKO ALDAKA GAZTETXEAN: Ojats of Hedas (Punk okzitandarra, Pauekoak)
Kaskezur (Rock progresiboa, Baztanekoak)
Dj martouf (Baionakoak)
Bestalde ez ahantz larunbata arratsaldean Cade-k deiturik bertze elkarte ainitzen sostenguarekin, manifestaldia antolatzen da Baionan. Frantziako bertze herrietan ere eginen dira batzuk.
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Zestoako Gaztetxeak ere, egun honen arira eta egutegi propio baten alde poteoa eta kantu afaria antolatu ditu. 19:30tan hasiko da poteoa trikitilariekin, herriko taberna guztiak alaitu ondoren Gaztetxean kantu afaria izango da gitarrez lagunduta. Jaia bukatzeko gogorik ez duenarentzat karaokea antolatu da.
Animatu!