Urtero legez, abenduaren 26an Soroperi eguna ospatuko da Zestoan. Egunari hasiera 9:00etan, Idiakaitz Txistulari taldearen dianak emango dio. Goizean zehar Barazki eta fruta lehiaketa, Urolako XIII. Ezti lehiaketa eta Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa izango dira. Horiez gain, talogileak, beste salmenta postu franko, trikitilariak... topatu ahal izango dira kalean. Gaztetxean babajana izango da eta arratsaldeko 17:00etan Kultur etxeko areto nagusian haurrentzat emanaldia. Frontoian, berriz, ekitaldi bikaina: pilota partidak, trontzalariak, harri jasotzaileak,...
Egunean zehar giro zoragarria izango dela dudarik ez dago, ezta eguna goizaldera arte luzatuko denik ere.